Sareen sarean korapilatu nintzen behin, eta han aurkitu zintudan. Hariaren zati batetik heldu ta askatu ninduzun, ta horrekin batera rutina hutsa zen nire bizitzataz askatu, urkatzen ninduen lanpostutik urrundu ninduzun.
Sarean zehar, nire untzia gidatuz, nire senari jarraituz, aurkitu zintudan, edo aurkitu ninduzun, ez nuke esaten jakingo.
Gau ta egun, pantailaren aurrean eserita hitzekiten nuen zurekin, gure eskuez baliatuz. Eta amets egiten genuen, noizbait geure eskuekin beste era bateko solasa izan genezaken.
Eta nire aurreko bizitzataz libratu ninduzun. Nire bizitza arrunt eta gogaikarri hartaz. Nire betebehar aspergarrietaz, sasi-familia unagarriaz, euren interesa bilatzen zuten lagun faltsuetaz. Euretatik salbatu egin ninduzun. Eta nik zurekin gauza bera egin nuela amesten dut.
Zure hatz idazle leunak nire azalean baino ez nituen desio. Eta zuk baietz, azken une bakoitzean, deskonektatze bakoitzean esaten zenuen, nik benetan ukituko zaitut.
Eta egun baten, desagertu zinen. Ez zinen sekula agertu, eta ez zara, sikira agur esateko. Lehen esperantzaren argi indargarria zena gaur pantailaren urdin higuingarria iruditzen zait.
Eta hemen utzi nauzu, hutsik. Lagun barik, lan barik, familia barik. Zure esku leunak neure azal gainean izango luketen zirrararen promesarik gabe. Betirako.
miércoles, noviembre 08, 2006
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
AZID: te veo emocionada con el cambio de gobierno de EEUU.
Esta tarde pongo la traducción. Ahora mismo no me da tiempo y anoche tenía sueño.
Lasai ezazu, neska
Publicar un comentario