viernes, diciembre 08, 2006

el libro negro

Euskaldunzahar guztiei, eta bereziki, Oskillaso zenduari.
Gaur "El libro Negro del Euskera" irakurtzeko aukera izan dut. Baneuzkan gogoak. Ez zen, baina, nik uste nuena, Intxaustirena zen nik irakurri nahi nuena, eta ez Oskillasorena.
Idazlearen ustetan, euskaldunbarria da euskara ama-hizkuntza ez duena eta euskara batuan aritzen dena.
Nik inoiz ez dut jakin izan euskaldunzaharra edo berria nintzen. Euskara ikastolan ikasi nuen, bi urtekin hasi nintzen ikastolan, eta amak beti dio oso berandu hasi nintzela hizketan, beraz, hizkuntza biak ikasi nituen batera. Gaztelania etxean eta euskara ikastolan. . Beti zaindu nai izan dut nire euskara, nire gaztelania bezala. Behar bada ezin liteke esan euskara ama-hizkuntza dudanik, baina ez dut uste euskaldunbarria naizenik ere. Nolanahi ere, horrek ez du axola. Izan ere, euskara batuan aritzen naiz, eta beraz, euskaldunbarria naiz, idazlearen ustetan. Ba ados.
-
Irakurtzen nuen bitartean amorrua sentitu dut. Gero, lotsa.
Hori da amorru gehien sortarazi didana. Lotsatu behar al naiz nire euskaraz? Beti uste izan dut euskadun osoa nintzela (orain dagoeneko ez hainbeste, izan ere lan giro berrian ez baitago euskaldunik, ez zahar ez barririk). Ni Bilbotarra naiz, beraz hemen ez dago berezko euskararik. Bizkaiera ulertzen dut, eta bizkaieraz aritu naiteke, baina bizkaieraz berba egiten dudanean gezurretan ari naizela sentitzen dut, ez delako nire benetako hizkuntza.
Eta euskararen areriorik arriskutsuena omen naiz euskara batua hitzegiteagatik. Egia ote da bizkaitar euskaldunzaharrek nazka eta lotsaz begiratzen nautela?
Ez zen ba garrantzitsuena euskaraz aritzea? "Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena" ala "ez al dakizu zure euskara motak gurea zikintzen duela"?
Nik gehien maite dudan pertsona euskaldunzaharra da. Inoiz ez dut berarekin euskaraz berba egiten, berak bizkaieraz egiten duelako eta nik batueraz ta horrek zaildu egiten duelako komunikazioa, arraro sentitzen garelako.
Lotsa antzeko hori zabaldu behar al dut gainontzeko guztiekin ari naizenerako?
Utzi behar al diot euskaraz hitzegiteari? Liburu horrek baietz dio. Eta sinestarazi dit. Negarrez aritu naiz.
Gaurtik aurrera, eta apropos, Euskaraz hitzegingo EZ dudala uste dut. Euskara maite dudalako, eta ez diodalako minik egin nahi.
Beti uste izan dut seme-alabei euskaraz irakatsiko niela, nire gurasoek egin ahal izan ez zuten, eta nik aukera izango nuelakoan. Baina ama-hizkuntza gabe utziko al ditut haiek? Gaztelania ez da izango, euskara lehenagokoa izango litzatekelako, eta euskara da izango ezta era, euren euskara, halabeharrez, batua behar lukeelako izan.
Nor naiz ni eurak horrela kondenatzeko?
Behar bada bihar beste era batean ikusiko dut. Ala espero dut.
Nik ez dut euskara batuaren errurik. Zeuek asmatu zenuten. Orain berandu da dagoeneko.
Eta gainera nik gogoko dut. Nire euskara da.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Traducción porfaaa que no me entero! :S

Zibuk dijo...

Perdona, Céline, ésta vez vas a tener que perdonarme. No puedo traducrilo, es demasiado metalingüístico. Está esecrito en euskera pq habla sobre el euskera, no tiene sentido traducirlo. ERn todo caso, no es importante.